ELORRIOKO MAITASUN KANTA
anonimoa , 1609
Ene begiakaz bihotzen artean
Errenkore handiak erne zitean.
Onerestea daukat bihotzean sarturik,
Linda eder galant bat kausea izanik.
Begiratu negion 'ta egun batean
Errenkore handiak erne zitean.
Bihotza begien dago kereila,
Zana librea haek gaiti katiga zidila,
'Ta atera ebelako bere eserean
Errenkore handiak erne zitean.
Begiak deutse egozten bihotzari kulpea,
Haganic jaio zala onerestea,
'Ta hagaiti'rren aditu zeren zirean
Errenkore handiak erne zitean.