ADARRAK EMAITEN DIRA MIRABALLESEN
anonimoa , 1619
I
Adarrak emaiten dira Miraballesen,
Dozena milla florinen.
Ceruetaric etorri da Moissen
Eguia esatera Errazquinen.
Miravallesco echeorri
Leen oi ceriçan Çapatari;
Orañ eman dio dordo hor[r]ec ycen onori
Anrreoi eraqusteco dançori.
Adarrac emaiten dira eche orretan
Nori bere diruetan, arrasshetan.
Argaitic oi davil puñalchoa paseaetan,
Pordoechoa duela escuetan.
Mirabal[l]esco jaunarenean
Adarrac ematen dira gotaric eztuanean;
Gota duen orduan buru chipia oy daduca choruan,
Echecoac lar[r]i oi da[. .] corruan.
Anduraz beteric magalac,
Sendaceco belalunac,
Joan oi çarizca anrreac;
Atera oy dira andic vustiric veguiac.
Consolatu oy da Profetissarequin,
Escuren duela Alferiz Machin,
Ascotan sartu oy çaca Abbadesaquin;
Andre ederroc orduan danzatu oi dira vesterequin.
Gosetez artu oi ditu andre ederrac,
[... ]la equsiric aren begui ederrac.
Enbidiosoac dira chavirayaren veguiac;
Alacoac dira aren eguinac.
In Dei nomine Amen
II
Misterioc cetic Erreguen ofrendac,
Ecin esan niazcaquec Miravallesco gauçac.
In habent humana misteria,
Veguietan daquila beteria.
Y eçar eyt' or edatera,
Chapoeoquin barazcaritara,
Adar[r]oqui gosaritara;
Arrassean oaque olloquin afaritara.
Estu egongo aiz oen glosacen;
Ançarae vaceaquic deadarr eguiten;
Salamancaco çuloan egondu inçan ycasten;
Hicaragoa aiz oen egu[i]ten.
Receta esque oy abil galdua.
Gotac on eztic galuoa;
Educac gueldiric porrua
Eta jan eguic sagar eldua.
Uztec gueldiric vesterenari,
Celestinac esanagatic vai.
Iracurri eçac ondo a hai
Edo eguingo dec oean ai.