A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

XORI ERRESINOLA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Xori erresinola, üdan da kantari,

Zeren ordian beitü kanpoan janari,

Negian ez d' ageri; balinban ez da eri!

        Udan jin baledi,

        Konsola neinte ni.

 

Xori erresinola ororen gehien,

Bestek beno hobeki hark beitü kantatzen,

Harek dü inganatzen, mündia bai trunpatzen,

        Bera ez düt ikusten,

        Bai botza entzüten.

 

Botz haren entzün nahiz herratürik nago,

Ni hari hüllant eta hura hürrünago,

Jarraiki nintakio bizia gal artino,

        Aspaldi handian

        Desir hori nian.

 

Xoria zuinen eijer kantüz oihanean!

Nihaurek entzün dizüt igaran gaiean.

Eia! goazen, maitea, bi biak ikustera:

        Entzüten badüzü,

        Xarmatüren zütü.

 

— Amak ützi nindizün bedats azkenean,

Geroztik nabilazü hegalez airean,

Gaiak urtuki nindizün sasiño batetara.

        Han züzün xedera.

        Oi! ene malürra!

 

Xoria, zaude ixilik, ez egin kantürik,

Xoria, zaude ixilik, ez egin kantürik,

Ez düzü profeitürik ni hola penatürik,

        Ez eta plazerik

        Ni tunban sartürik.

 

Bortiak xuri dira elür direnean,

Sasiak ere ülün, osto direnean.

Ala ni malerusa, zeren han sartü nintzan?

        Jun banintz aitzina,

        Eskapatzen nintzan.

 

— Xoria, zaude ixilik, ez egin nigarrik,

Zer profeitü dükezü hola aflijitürik?

Nik eramanen zütüt xedera laxatürik,

        Oriko bortütik,

        Ororen gainetik.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko