A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

XORI KANTAZALE EIJERRA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Xori kantazale eijerra, nun ote hiz kantatzen?

Aspaldian nik ez diat hire botzik entzüten,

Ez orenik, ez arterik ez diat eroaiten,

        Nun ez hitzaitan oritzen.

 

Itsasoan ümen düzü kantazale eijer bat,

Trunpatzen ez balin baniz, zirena deitzen den bat,

Hark inganerazten tizü itsasoan joailiak,

        Hala nula ni maitenak.

 

Itsasoa, egüriok, pausa hadi mement bat,

Ene pena ororen berri eman nabi dereiat,

Bat maitatü, eta dena kitatü behar diat;

        Zortea untsa kontre diat!

 

Baratzean eijerrenik da arrosa lilia,

Haren ürrinak doloratzen ene sendimentia.

Bertüterik ederrena da fidelitatia,

        Hura da ene sinestia.

 

Xori kantazale eijerra, kanta ezak eztiki,

Mündüan zorigaitzdünik ez dük sortü ni baizi,

Eni adio erran gabe ihes egin herriti!

        Hark ditak nigarra beti.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko