A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

LURRAREN PEAN SAR NINDAITEKE

        Jean Baptiste Diharce, Pudes , 1824

 

 

Lurraren pean sar nindaiteke, maitea, zure ahalgez;

Bortz pentsamendu eginik nago zurekin egon beharrez.

Borta barnetik zerratu eta ganberan beti nigarrez.

Pensamenduak airean eta bihotzetikan dolorez!

Ere xangrinez hilarazteko sortua zinen arabez.

 

Oren onean sortua zinen izar ororen izarra,

Zure parerik ez zait agertzen ere begien bixtara,

Espos laguntzat nahi zintudan erran neraitzun bezala:

Orduan zuri ez iduritzen zuretzat aski nintzala,

Ni baino lagun hobe batekin Jainkoak gerta zaitzala.

 

Marinelak joaiten dire itsasorat untziko;

Zuretzat dudan amodioa ez dut sekulan utziko.

Xarmegarria, nahiz ez giren elgarrekilan biziko,

Behin maitatu zaitut eta ez zaitut hastiatuko:

Ene gogoan sartua zira eternitate guziko.

 

Primaderan zoinen den eder xoria kantuz kanpuan.

Amodioak bainerabilka, maitea, zure onduan:

Xarmegarria, ez zaitut nahi bortxatu amodiuan,

Ni xangrin huntan hilikan ere satisfa zaite goguan:

Bai malurusik aski banuzu bakarrik nihaur munduan.

 

Amodio herratuak badu sofrikario,

Bihotzen barra bada xangrinak berak hil dio;

Izaiten tudan kontseiluek deusik ez dute balio,

Denbora pasa eta ondoan ez baita nezesario,

Nik ez zaitut kitaturen odola ixur artio.

 

© Jean Baptiste Diharce, Pudes    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko