A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

LAPURDI, BASA-NAFARRE, ZUBEROA GUREKI

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Lapurdi, Basa-Nafarre, Zuberoa gureki,

Gerlarat joan behar gira guziak elgarreki,

 

Madrileko plazaraino, guziak lerroz lerro,

Kantatzen dugularik: «Han bego frantzesa libro».

 

Armadetan bestak handi, etsaia dantzan ari,

Frantziako nazionia ororen soinulari.

 

Ponpak joiten atabala, artileriak xirula,

Espainolak eginen du heiekin karmainola.

 

Frantzesak eta espainolak egun eta bizian,

Elgarreki konpontzian ukanen dik aski lan,

 

Gisa hortan, zer bizi modu izan behar zeruian?

Frantzesak eztitek nahiko espainol heien artian.

 

Donibanen apez batek kantu hauk eman ditu,

Eskual herrietan kantatzen behar ditugu aditu;

 

Frantzia'ko erregeren dire laudorioetan,

Eskualdunen ohoretan, espainolen laidoetan.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko