A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

OI ELURRA, OI ELURRA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Oi elurra, oi elurra, banian beldurra,

Hotztto duk sudurra, kurritzen beituk lurra,

Jiten hiz sasoian ikustera neguian,

        Pausatzen lurrian,

        Pausatzen lurrian.

 

Anderea, anderea, ez, otoi, hastia,

Eniz itsusia, xuri dit koloria,

Urruntik ageri da ene esklat handia,

        Bortiaren gainian,

        Bortiaren gainian.

 

Hire esklata, hire esklata, laster duk kanbiatzen,

Ekik behai unkitzen, kolorea duk galtzen,

Hire furia gordina hur hotzetan juaiten,

        Aide ephel batek

        Behai lasterkatzen.

 

Anderea, anderea, baduzia lilirik

Ni bezain xuririk sasoi huntakorik,

Beste esklatusak oro galtzen dira ingoiti,

        Eta ni fier beti,

        Eta ni fier beti.

 

Fier bahiz, fier bahiz, so 'giten duk goratik,

Eta nik apaltik lotsa ez bahiz huilant hakit,

Ene odolaren bapurraz nahi hait kalmerazi,

        Bortia igaran negin eta

        Beti hire lotsagatik.

 

Anderea, mintzo zira goratik ni so 'giten dit hantik,

Bortiaren gainetik, bortiaren gainetik.

Kunfidantxa baduzu zure burian handi,

        Jin bazinte huna

        Gal zintake sarri.

 

Nahi hait hi, nahi hait hi hire lotsagati,

Huinpetan ezarri eta lurra galerazi,

Ene odolaren bapurraz hur hotzetan jarrerazi,

        Erakitzen betzait

        Negin eta beti.

 

Badut proba, badut proba negiaren erdian,

Bortiaren gainean nintzalarik ene etxian,

Andere baten fragantzian uken dit esprabia,

        Galerazi beteit

        eni koloria.

 

Orit adi, orit adi, andeie bat denian,

Hogei urteren heinian trenpu diela ordian,

Haren odolaren bapurrak urterazten dik elurra,

        Tenperatzen

        Eretzeko lurra.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko