PRIMADERAKO FLORIAN
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Primaderako florian,
Hoitabigarren urtian!
Neskatxa gazte inozent naiz pena xangrinen erdian.
Ene bizia uzterat noa, adinik ederrenian!
Badu jadanik lau urte
Badudala norbeit maite;
Burasoer deklaratua, orai duela bi urte...
Heiek ere, axola gabe, saldu izan nahi naute!
Aitak erran zautan neri,
Zoin bihotz-erdiragarri!
Esposarazi nahi naute Markis baten semeari!...
Hir' aberastasunarentzat, ez dun aski maite hori.
Othoiztu ditut ait'-ama...
Alferretan e'in dut dena!
Neur' aberatasunarentzat dela nik maite bakarra;
Sekulan ez duela hartuko maite ez dudan laguna!
Geroztik nago penetan.
Etzana ohe batetan!
Midikuak ekartzen dauztet, bainan oro alferretan,
Ustez ni sendaturen nauten barber eder horietan!
Ni sendatzeko barbera
Da neure maite bakarra.
Otoiztu ditut ait'-amak utz dezaten ikustera...
Atsegin ho'i ez e'in nahirik, uzten naute finitzera!