A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

SAN BARTOLOM' ARRATSIAN

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

        San Bartolom'arratsian,

        Milafrankako bidian,

Hiru lagunek eman tugu kantu berriak bidian,

Mugerren zer gertatu den, agorrilaren erdian.

 

        Jaun barbera erradazu,

        Otoi, zuk plazer baduzu,

Sendagailurik baldin bauzu, orai beharretan nauzu,

Eritasun handi batez, hurran akabatu nuzu.

 

        Emanadazu besuia,

        Mira dezadan folsuia...

Sukarrik batere ez duzu, fresko daukazu larruia,

Nondikan sofritzen duzun, erranedazu egia!».

 

        Erran nezake egia...

        Harrituren da munduia!

Aspaldi badu mintzo zela, plaza hortako jendia,

Oilasko luma gorriak non ote duien kafia?...»

 

        Oilasko luma gorria

        Emazu, otoi, guardia,

Ez dela aizu hunkitzea oilanda xitan 'zarria,

Uste gabe jin baitake etxeko buruzagia!

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko