CHANSON EROTIQUE
anonimoa , 1857
Guazin, lagun, guazin biok,
guazin Attissanerat.
Uso xuri bat jalgiten da
Attisaneko plazarat.
Usoño hura nahi nuke
bildu sareetarat.
Hegalak ditu arinak, eta
begi ere ernea,
eta bera, heiekila,
izpirituz betea.
Beldur nikek ez den erretx
harren atzemaitea.
Attisaneko plazan baduk
ihiztari abilik.
Bat edo bia jarreiki ziaskok
uso harri ondotik,
bainan ezin idoki ziotak
batere lumarik.
Xaflaxa beçain arina banintz
joaiteko airean,
usoño hura harrapa niro
airean edo lurrean,
edo bertzela sar nindake
harren usotegian.
Maiatzean zoin den eder
julufraia xuria!
Zeinbat aldiz erran zeraundan
usoño harrek egina
gabaz ungi zerratzen zela
harren usotegia.