EIJERRA ZIRA, MAITIA
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Eijerra zira, maitia,
Erraiten deizüt egia
Nork eraman ote deizü zure lehen floria?
Eztizü egin izotzik,
Ez eta ere karrunik,
Ene lehen floreari kalte egin dienik.
Mendian eder iratze,
Behi ederrak aretxe,
Zü bezalako pollitetarik desir nüke bi seme.
Horren maite banaizü,
Obrak erakats itzatzü,
Elizala eraman eta han espusa nezazü.
Apezak dira Espainan,
Bereterrak Erroman,
Hurak hanti jin artino, gitian txosta kanberan.
Aita dizüt hil-berri,
Amak ez dizü urt' erdi;
Zurekilan libertitzeko dolüa dizüt barnegi.
Oihaneko otsoa,
Dolü dereiat, gaxoa,
Antxuekin lo egin eta zeren barurik beihoa.
Ez nün ez ni otsoa,
Gutiago gaxoa,
Antxuekin lo 'ginik ere kuntent gabez beinoa.
Bortü goretan lanape,
Hur-bazterretan ahate,
Zü bezalako falsietarik ez dizüt nahi deusere.