A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAZTE HILTZERAT DOANA
      (1860)

APEXA ETA LOREA
      (1862)

AGUR HERRIARI
      (1862)

NERE ETXEA
      (1862)

NERE ETXEA
      (1862)

OKERTUAK BERE OKERTZAILEARI
      (1866)

ESKALDUNA
      (1867)

XORI BERRIKETARIA
      (1871)

LEHEN ETA ORAI
      (1879)

BIBA FRANTZIA!
      (1891)

LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT)
      (1897)

LEHEN ETA ORAI
      (XIX. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

URRUNDIK IKUSTEN DUT

        Jean Baptiste Elizanburu , XIX. mendea

 

 

Urrundik ikusten dut, ikusten mendia,

Beraren gibelean baitut nik herria;

Jadanik dut aditzen, zorion handia!

Ezkila maitearen hasperen eztia.

 

Ezkila, zer ote duk hik egun erraten?

Urrunera zer berri ote duk igortzen?

Mendiak hedoipetik dautek ihardesten,

Hik errana zerura ditek helarazten.

 

Landako langilea, artzain mendikoa,

Iturriko bidean doan neskatoa,

Aditurik, ezkila, hire boz lainoa,

Otoizten hasi dituk Ama zerukoa.

 

Nik ere dut otoizten Birjina Maria.

Baserrietan galdu haurren gidaria;

Neretzat otoi dezan ardiets grazia,

Bakean kausitzeko nik egun herria.

 

Mendiak utzi ditut urrun gibelean,

Herria dut ikusten jadanik aldean.

Zer duk, ene bihotza, saltoka barnean?

Ote duk huts eginen herrira heltzean?

 

Agur, agur, herria! Agur, sorlekua!

Agur, nere haurreko leku maitatua!

Jainkoak aditurik haur baten oihua,

Hireganat duk haur bat egun hurbildua.

 

Mendiaren hegitik hartuz zeiharrera,

Iduri xingola bat aldapa behera,

Bidexka, hi xuxen haiz jausten zelaiera,

Xuxen ereman nezak ahaiden artera.

 

Bide hegiko haritza, bortz aldiz haurrean,

Igandetan mezatik etxera sartzean,

Zenbatez ez nauk jarri, amaren aldean,

Hire adar lodiek egin itzalean!

 

Baratze gibeleko elorri xuria,

Beti duk begiratzen haurreko tokia.

Hik bezala zertako, aldaska garbia,

Ez diat sorlekuan higatzen bizia?

 

Bainan nere begitik nigar bat da jausten,

Bozkarioak darot bihotza gainditzen;

Etxekoen boza dut jadanik aditzen.

Jainkoa, darozkitzut eskerrak bihurtzen!

 

Ezkila, berriz diat bihotzean pena,

Herritik urruntzean bakotxak duena;

Neretzat hik baihuen jo lehen orena,

Agian hik orobat joko duk azkena

 

© Jean Baptiste Elizanburu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko