A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

ELORRI XURIAREN AZPIAN

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Elorri xuriaren azpian Anderea lokartu,

Arrosa bezain eder, elurra bezain xuririk,

Hiru kapitainek hor deramate gortez enganaturik.

 

Hiru kapitainak jin ziren anderearen xerka,

Zamarian ezarri dute mantoaz trozaturik,

Pariserat ereman dut aitamek jakin gaberik.

 

Parisen ostalertsa batek ederki salutatu,

Ederki salutatu, berriak ere galdatu:

«Bortxaz ala amodioz jina ziren errazu!»

 

Anderea zen orduian eztiki deklaratu:

«Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu,

Hiru kapitainek galeriatik ebatsirik jina nuzu».

 

Kapitainek hitz hori entzunik jin ziren andreagana:

«Anderea, afal zite eztirik eta trankilik,

Hiru kapitain badituzketzu gaur zure zerbitzari.»

 

Anderea, hitz hok entzunik, hil hotza zen erori.

Kapitainak ere partitu beren tropak harturik,

Ongi nigar egiten zutela andereari dolu emanik.

 

«Anderea hila da, nun ehortziren dugu?

Aitaren baratzean, ezpelaren azpian,

Liho-liliz estalirik eta tonba eder batian.»

 

Handik hirugarren egunean, hilak aitari oihu:

«Aita, entzun nezazu, ni orai hemen nuzu,

Birjinitatea beiratu nahiz hila egona nuzu.»

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko