ENE MUTILIK TTIPIENA
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Baditu zazpi urte
Uraren gainean girela
Sei urteren bitalla baizik
Gurekin eman dugula
Zazpigarrenean jan ditugu
Gatua eta xakurra.
Ene mutilik ttipiena,
Ene mutilik maitena,
Habil harat, habil hunat,
Mastaņoaren puntalat,
Mastaņoaren puntalat eta
Ageri denez leihorra.
Ene nagusi maitea,
Heldu naiz ongi tristerik,
Ez dut ikusten leihorrik,
Ez eta ere belarik,
Norbait jan behar baduzie,
Hil nezazie lehenik.
Ene mutilik ttipiena,
Hik emaiten deraut pena,
Habil harat, habil hunat,
Mastaņoaren puntalat,
Mastaņoaren puntalat eta
Ageri denez leihorra.
Ene nagusi maitea,
Heldu naiz alegerarik:
Ikusi ditut leihorra,
Angeletareko hiriak;
Zure arreba Mariena
Galerian josten ari da