EZKUTARI HAR NEZAZU
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Anderea, gorarik zaude leihoan,
Zure senarra behera dago Frantzian,
Hura handik itzul daiteken artean
Ezkutari har nezazu ni etxean.
Ene senarra behera deia Frantzian?
Hura handik itzul daiteken artean,
Ezkutari nihaur aski niz etxean,
Auzoak hurbil utzi derauzkit joaitean.
Izan nuzu Frantzian et' Espanian,
Bai et' ere Engeleterra guzian,
Andre ederrik ikusi badut heietan,
Zure parerik ez zen ene begietan!
Mutil gaztea, ederki zira mintzatu,
Gaurko ostatu gure etxean baduzu,
Ganbera garbi, ohea xuri dukezu,
Nihaur ere aldean hurbil nukezu.
Zure senarra ni baino gizon hobea,
Zazpi urtez hark eman deraut ogia,
Zortzigarrenean bere azpiko zaldia,
Anderea, beira fidelitatea!
Uri haize ura denean uherlo,
Andretto hauk oro girade parlero,
Hitzņo hori joan zerautazu laxero,
Ene senarra nik zutan truka ez niro.
Anderea, iragan zautzu denbora,
Eskeini tutzu ohea eta ganbara;
Heiekilan oi zure gorputz propia.
Ez deia bada, errazu, hori egia?
Eskutari, jaun bilo urdin faltsuia,
Hi ote hiz nihauren lehen semia?
Altxazak, altxa ezker aldeko begia,
Ene semeak han baitik sor seinalia.
Iratzea beteko denean udarez,
Zezen xuria erditzen denean xahalez,
Labe gorria betetzen denean elurrez,
Erranen dautzut zurea nizen bai ala ez.
Ur gainean eginen tiat zubiak,
Han ereinen ogitto hazi gorria,
Han jin arte ogizko opil xuria,
Ez duk izanen amaren barkamenduia!