A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

HAIKA, MUTIL

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Haika mutil,

Jeiki hadi,

Argia den,

Mira hadi!

 

Bai nausia,

Argia da,

Gur' oilarra

Kanpoan da.

 

Haika mutil,

Jeiki hadi,

Uria den

Mira hadi!

 

Bai nausia,

uria da,

Gure ora

Bustia da.

 

Haika mutil,

Jeiki hadi,

Surik baden

Mira hadi!

 

Bai nausia,

Sua bada,

Gure gatua

Beroa da.

 

Haika mutil,

Jeiki hadi,

Hortxet zer den

Mira hadi!

 

Bai nausia,

Haizea da,

Gure leihoa

Ideki da.

 

Haika mutil,

Jeiki hadi,

Kanpoan zer den

Mira hadi!

 

Bai nausia,

Elurra da,

Lurra xuriz

Estali da.

 

Haika mutil,

Jeiki hadi,

Urean zer den

Mira hadi!

 

Bai nausia,

Ardia da,

Aspaldian

Itoa da.

 

Haika, mutil,

Jeiki hadi,

Zer oinon den

Mira hadi!

 

Bai nausia,

Egia da,

Mutiltto hau

Unatu da.

 

Haika mutil,

Jeiki hadi,

Zer oinon den

Mira hadi!

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko