BESOZ BEHAR BADA, DEITZEN NAIZ DOMINGO
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Uharte, Arnegi, gero Altabizkar,
Hortik Ibaņarat, gaur nik gei nuke sar,
Guardiek ez naude aise eskuetan,
Eskuinetik ez bada, ihes ezkerrean.
Amak eni deraut: «Oi mutil ergela,
Kantuak dik algan traditzen igela.
Orkatzak menditan ez diok kanturik,
Hartza ere badoa oletan ixilik.»
—Orkatzak balinba, buruan adarra,
Eni bidarrian sortzen zaut bizarra.
Artzainen beldurrez hartza da ixiltzen;
Nik guardiagatik ez dut botza galtzen.
Urtzo saldoari Ozkaxen sareak,
Guk ere menditan ditugu guardiak.
Zorro gaizo huen ez aise galtzeko,
Xenda berri zenbait dakigu bideko.
Satorra lur barnan, kurloa gorati,
Ahuntza kaparrez, arraina urpeti.
Sator, ahuntza, arrain, behar orduz nago;
Besoz behar bada, deitzen naiz Domingo.
Oihanean hontzak hasten bere arrama,
Orai banoazi ez beldurrik, ama.
Jainkoak bagindu etxedun ezarri,
Gogotik nekeion aitzurraz lurrari.
Soro, alhor dunak, larretan diraude;
Guarder kausitzeko gu goregi gaude.
Mendin arto guti et' ogi gutigo,
Guarden hastitzeko arrazoina frango.
Gau on, ene ama, egizu auhari,
Lo on egin dezan errozu aitari,
Aitoren sem' ez naiz, bai aitaren seme,
Makil honek dio zoinen nizan ume.