APEZ BELTZA
anonimoa , XIX-XX. mendeak
Igande mezak erraitian,
Harrixuriko gainian,
Eskopeta kargatu nuen neuretzat zorigaitzian
Ba eta ere deskargatu apez beltzaren gainian.
Haltzak ez du 'maiten ezkurrik,
Ez gaztanberak hezurrik;
Ez nian uste bazela Jainko-semetan gezurrik,
Ez nian uste bazela Jainko-semetan gezurrik.
Apez beltzaren arreba,
Serora begi-ņabarra!
Ni galaraziren nun bainan ez zain pizturen anaia,
Ni galaraziren nun bainan ez zain pizturen anaia.
Ehun behi nik baditut,
Oi beren zezenarekin,
Guziak eman bainitzazke bizia ukaitearekin,
Guziak eman bainitzazke bizia ukaitearekin.
Ene seme Erramuntto,
Erramu goizean sortia,
Damurik aditu behar duk «Ait' urkatiaren semia»,
Ait' urkatiaren semia, bainan ez ait' ohoinaren semia!
Aita, zoazi bai etxerat,
Ene arropak harturik,
Ene haurrer emazkotzute beren neurrian josirik,
Ene haurrer emazkotzute beren neurrian josirik.
Ez, ez, ez nuk ez joanen,
Hire arropak harturik,
Nik Baionan utziren diat arropak baino hoberik,
Nik Baionan utziren diat arropak baino hoberik.
Bortegarai Ortzaitzeko,
Bortairu Ezpeletako!
Hi Bordalen, ni hor Baionan, a! zer gizonak galduko!
Hi Bordalen, ni hor Baionan, a! zer gizonak galduko!
Antzarak doatzi karrankaz
Donibaneko karrikan;
Bortegarai hori badoa semiaren minez marraskan,
Bortegarai hori badoa semiaren minez marraskan.
Urteak zonbat egun tu?
Hemezortzitan hogoi tu.
Bortegarai gazteņo horrek hainbertze pertsu eman tu,
Bortegarai gazteņo horrek hainbertze pertsu eman tu.