APEZAK ETA NOBLIAK
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Apezak eta nobliak
Erresumatik joan zaiku erdiak;
Beren nahi gabeak
Eta ezinbertzeak
Penetratuiak dira guziak,
Bitorian nahiz jarri,
Bere parrak pasaturik,
Gerla emanik Frantziari.
Comte d'Artois bere anaiarekin,
Esperantza handia du harekin.
Orai dugun guardia,
Galdu gabe bitoria,
Aski dugu prest egoitia.
Bitorian plazeria,
Behar du izan Frantzian,
Jarri gabe nehoren azpian.
Korona guziak izanikan ere,
Jaunak, ez dugu axola batere.
Giren xipi handiak,
Zaharrak eta gaztiak,
Altxatuko gira guziak.
Aristokraten gira nausi,
Aristokraten kontra beti,
Eskolaturen tugu ederki.
Frantziako ordre ederrak,
Ederra eta dira fierrak.
Orai soldado guziak
Dira abertituiak
Aristokraten ezagutzeko,
Batailetan behatzeko,
Heier kondu emaiteko,
Faltarik badute hiltzeko.
Frantziako lege berria,
Lege garbi parerik gabia.
Gure etsai handiak
Orai dira benzutuiak;
Galdu'ituzte indar guziak
Noizbait edo behin-behin
Jaun horien ohoriak,
Orai finitu dira guziak.
Heien titulu ederrak eta
Pribileio parerik gabiak,
Orai finitu guziak.
Oi, zoin heien tristeziak!
Jaunak, bardin gira guziak,
Gehiago kanbiorik
Handi-mandi diferentik,
Ez dugu sofrituko engoitik.
Ez da deus estonagarriagorik
Aristokratek duten fantesia,
Jarri nahiz plazerian
Bitoriaren erdian,
Guzientzat nausi Frantzian.
Ez dira aski gizon abil
Jartzekotzat gure nausi;
Orobat dute engoitik etsi.
Gure kontra jaun horiek
Sekursik aski ez dute izanen.
Beharko dute pairatu,
Nahi gabeak sofritu,
Alabainan ez da progotxu,
Balukete borondate.
Alabainan ezin berik,
Hortarik peritu behar dute.