ARGIZAGI EDERRA
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Argizagi ederra, argi egidazu,
Bide luze batean joan beharra nuzu!
Gau huntan nahi nuke maitia mintzatu,
Harenganatu arte, argi egidazu!
«Nekaturik heldu naiz bide luze huntan,
Urrats pausu guzian beti pentsaketan,
Atorra bustia dut bular errainetan,
Idortu nahi nuke su ondoņo hortan!»
«Atorra busti hori garreia ezazu,
Nik hola manaturik bustia ez duzu!...
Bidean eman gabe, kontu zuk egizu,
Bidearen buruan nahi zaituzten zu?»
«Ez deia bada pena eta dolorea,
Nihauren maiteņoa hola suntsitzea!
Amets bat egin nuen zuk ni maitatzea...
Zonbat deitoragarri hol' enganatzea!»