A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

ARRIBATU GINENEAN MADRILEKO HIRIAN

        anonimoa , 1808

 

 

Mila zortzi ehun eta zortzigarrenian

Soldado sartu nintzan, oi zentzu onian,

Zerbitzatu behar gindiala Printziaren guardian.

Egin ere badugu behartu denian.

 

Arribatu ginenean Madrileko hirian,

Begitarte egile frango ukaiten ginduian,

Nafartarrak ginela, erraiten ginduian,

Heien alde izanen gindela, behartzen zirenian.

 

Maiatzeko hilaren bigarrenian,

Errebolta eman daukuten, Madrileko hirian,

Hiritikuan kasatu nahi ukan ginduzkeian,

Ederki tronpaturik gelditu zituian.

 

Bukanesak idokirik ipurdiak joz

Oihu egiten zaguten, tira, tira, karrako,

Tira ginerazoten, bira dotzena tiro,

Un zirenak juan ziren erran gabe adio.

 

Ikusi dutenean gure borondatia,

Kurutze bederarekin etorri zaizkuten biga,

Bestiak aldiz kapapetik, harri ukaldika,

Pena zen holakoen bizirik uztia.

 

Madrileko andrek zakoten kunbersazionia,

Desiratzen zutela gizon izaitia,

Frantses foroxku horiek zertako debru diran,

Dozena baten aski ninduken, beste batekilan.

 

Madrileko andrek egin dute, irabazi eder bat

Eltzeak eta pitxerrak bota karriketalat,

Lur baxera egilentzat hori ez da malur bat

Lehen bien prezioan ukanen dute orai bat.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko