A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

ATARRATZE JAUREGIAN

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Atarratze jauregian bi zitroin doratü,

Hongriako erregeak batto dü galtatü,

Arrapostü üken dü ez direla untü,

Untü direnean batto ükenen dü.

 

Atarratzeko hiria hiri ordoki,

Ur handi bat badizü alde bateti,

Erregebidea erdierditi,

Maria Maidalena beste aldeti.

 

Aita, saldü naizü idi bat bezala,

Ama bizi üken banü, aita zü bezala,

Enündüzün ez joanen Hongrian behera,

Bena bai ezkuntüren Atarratze-Salala

 

Ahizpa, joan zite portaliala,

Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;

Hari erran izozü ni eri nizala,

Zazpi urte huntan ohean nizala.

 

Ahizpa, ez nükezü ez sinetsia,

Zazpi urte huntan ohean zirela;

Ez eta ere hain eri gaitz zirela,

Bera nahi dükezü jin zü ziren lekila

 

Ahizpa, jauntz ezazü arropa berdia,

Nik ere jauntziren dit ene xuria,

Ingoiti horra düzü Hongriako erregia,

Botzik kita ezazü zure sor-etxia.

 

Aita, zu izan zira ene saltzale,

Anaie gehiena dihariren harzale,

Anaie artekua zamariz igaraile,

Anaie txipiena ene laguntzale.

 

Aita, joanen gira oro alkarreki,

Etxera jinen zira xangri handireki,

Bihotza kargatürik, begiak bustirik

Eta zure alaba tunban ehortzirik.

 

Ahizpa, zuza orai salako leihora,

Iparra ala hegua denez jakitera,

Iparra balin bada goraintzi Salari,

Ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

 

Atarratzeko zeiniak berak arrapikatzen,

Hanko jente gazteria beltzez beztitzen,

Andere Santa Klara hantik partitzen,

Haren peko zamaria ürrez da zelatzen.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko