A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

BALDUMEKO OIHANA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Adixkide faltsu, traidore infamia,

Hi hizala kausa bethikoz nuk galdia,

Galeren zoletan burdinaz kargatia,

Huna arren zer den bestetan fidatzia,

Zuhur denak eduk bereki segretia,

Eta untsa giltza bere phentsamentia.

 

Krima bat egin dit, oi! ezin ukhatia,

Ezpiritu gaixtoaz benintzan phusatia,

Malerus izan da oi! ene zorthia,

Aspaldi danikan banian malezia,

Zor baten intresa benian doblatia,

Heriotze batez orori dit phakatia.

 

Krima egin beno lehen nintzan largatu,

Ustez adixkide bat niala haitatu,

Behar nundiala eta ni laguntu.

Hitzeman zereitan bai et'ere juratu,

Segeretu huna ere bai garantitu,

Traidore bezala bezain zerbutxatu

 

Baldumeko mendian da oihan handia,

Gaiaren mineko pasaje lazgarria,

Han haitatu nian ene postajia,

Heltu zeitadanian ene ixterbegia,

Ezarri niozun puinala bulharrila,

Balaz kargaturik arma estomakila.

 

Oihuka hasi zen othoitzez Jinkuari,

Azken oren hortan egin lizeion argi,

Nurk ehaiten zian nahi ziala ikhusi,

Nihaurk erran neion: Hire gana jin nuk ni,

Zor baten phakatzeko ideia hunareki,

Akzione beituk aspaldin hik eneki.

 

Ohart hadi, ohart, gaztian egin lanaz,

Makhila khalduka hautsi heiztan ezurrak,

Bai eta jauzerazi buruko huna,

Ni nuk ni sujeta gaur jinik hire gana,

Heriotze batez zorraren phakatzera,

Hori hartze beituk orai hik enekila.

 

Baliatu hintzen ene haurtazunari hi,

Bestek ogena eta eni hintzan mendeki,

Orduko kolpiak sendi tiat nik bethi,

Phakutako bizia nahi deiat idoki,

Boronthatez kito gutukek algarreki,

Ordian hedailo benundian hik utzi.

 

Ni nahi nuk izan hi beno unestago,

Badukek denbora Jinkuaren othoizteko,

Belhariko hadi hil gabe orano,

Hik eheitan eman minuta bat hortako,

Nik phentsatu gabe, bania kolpu franko,

Errok Jinkuari nik haidala erho.

 

Othoiztu zianian aski gure Jinkua,

Degoilatu neion erdiz-erdi lephua,

Ordian fini zen haren eskemiua,

Eta ni baratu orai galdurik lua,

Erregiaren... haren eskupekua,

Nuiz othe dateke ene aldi huna.

 

Kundenaturik niz heben hamar urtheren

Eta burdina kargak dutut kharreaturen,

Zorren phakatziak hori beteit kausatzen,

Sendimentu gabe agitu ezpeinintzen,

So egizie, arren, zorthia nula nien

Nurk bere zuzena ez dienez aisa galtzen.

 

Akabatzen baniz peritzez galeretan,

Phena bat badiket sekulakotz zainetan,

Zer phentsatzen dudan erranen beitut bertan,

Etsai bat hil eta bestia aldiz bizi,

Eta ezin mendeka maradikatu hari,

Haren erhaitera hebeti ezin jelkhi.

 

Jinkuak zor baleit hebeti jelkhitia,

Txerkha hindiot ene ixterbegia,

Orain egiteko ene eginbidia,

Kasu eman ezak ene arrakuntria,

Erran behar dukek: Adio, mundia!

 

Azken breset huntan ene lagunentako,

Zerbutxatuko niz zien etsenplutako,

Bena ez imita sujeta holako,

Begir'ezazie libertatia oso,

Etzitaiela jar ni bezala esklabo,

Nihaur aski beniz hola galtzeko.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko