A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ESKUALDUNA

        Jean Baptiste Larralde , 1858

 

 

Oi! Frantziako untzia,

Mila lanjerretan,

Trebeska zen jarria,

Itsas-hautsietan,

Lema kasik utzia,

Bai, galtzerat zoan,

Napoleon handia

Ez balitz han izan.

 

Jaun horrek zabalerat

Untzia pusatu,

iririskutik kanporat

Urrun egorri du,

Orai bela betean

Haizez lagundua,

Dabila popa-airean,

Ungi gidatua.

 

Zorigaitzean gauzak

Denborak higatzen,

Gizonik handienak

Harren trabek hartzen,

Horla beraz untzia

Ez da mendetako,

Helas! ez gidaria

Gazte arin betiko.

 

Nahiz berri tristea,

Ez izan beldurrik:

Huna nun den semea,

Aitaren ondotik,

Eskualdun bat denean

Leman ezarria

Bai, nahiz tirainpean,

Ungi zoak untzia.

 

Horrela aintzindaria,

Eskuetan dugu,

Puskatzen bada untzia

Gai onak baitugu,

Gernikako haritzak,

Haurraz oroiturik

Bere adar hoberenak

Ematen gogotik.

 

Untzi pare gabea,

Segi beraz bozik,

Neke duk hi galtzea,

Egunaz segurik,

Betor gau ilunena,

Bardin hiretako,

Izarrik ederrena

Hor duk argitzeko.

 

Otoitz egin dezagun

Denek Jainkoari,

Eman diotzan lagun

Gure printzeari,

Bere armada guziak

Dohain guziekin

Izan dezan Frantziak

Indar etsaiekin.

 

© Jean Baptiste Larralde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko