BEGIAK ILUNIK
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Kantore berririk
Apirilean emanik,
Tristezian harturik nago bihotzaren erditik,
Uso xuri bat galdurik,
Nago begiak ilunik.
Uso xuri ederra,
Hatsa dihoat behera,
Heldu natzaitza neure penen zuri deklaratzera,
Zu zare nere barbera,
Har nezazu sendatzera.
Sinets nezazu egian,
Erraten dautzudanian,
Zu baizik bertze maiterik ez dudala munduian.
Zer probetxu da ordian!
Ez dute nahi etxian.
Oihanean eder arbola,
Ez naite bizi ni hola,
Bihotzetik ekartzen dut nigarrarekin odola,
Hilik ere ez dut axola,
Ni ez naiteke kontsola.