BERRIA DUT ADITU...
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Berria dut aditu
Behar girela sanjatu,
Itsasora partitu.
Portu hoitarik behar dugu
Espainia oro hartu,
Urria multzora bildu,
Zilarra ere bai urtu,
Serorak ilotinatu.
Sankulotak lehenik
Joan ziran banderatik
Etsaiaren ondotik.
Gero joan behar gira
Gure musketak harturik,
Baionetak harturik,
Sabriak zorrozturik,
Eginen tiagu erditik.
Banderak usu-usia,
Fama handiko tokia,
Debruez poseditia.
Hiriak behar luke
Jatsaz ongi xahutu,
Sabriaz karrakatu,
Bolboraz isentzatu,
Artileriaz porroskatu.
Bordeleko hiria,
Hiri eder famatia,
Agradamentuz betia.
Gu eskualdun xasurrentzat
Kontra da hango airia:
Buruko min bat bil eta
Segur ospitalia,
Han xangrinetan hiltzia.
Eskualdunen herriak,
Herri maitagarriak,
Jainkoaz benedikatiak.
Noizik behin jakiten tiguk
Gure maiteñoen berriak,
Heien sentimenduak
Ez direla ganbiatuak,
Gaudela seguratuak.