JO BEZATE EZKILEK
Manex Pagola , 1964
Jo bezate ezkilek,
Eskuzarta gizonek
Jakin behar dute gaur denek
Euskadi dela gure
Ez garela hasarre
Etxen nausi sartzen bagare!
Euskaldun berri batzu, borrokan dira lotu
Gezur ala afrontu, horiek berdin zauzku!
Gazteak odol badu, geroa berekin du
Hi ez bahiz zahartu, gurekin egik oihu!
Gaztek nahi duguna bertzek ezin entzuna,
Alta gurea dena nork dezake kondena?
Jaungoikoak emana lurralde hoberena
Euskadi du izena zazpi probintziduna.
Euskalduna atera sukaldetik kanpora
Auzoen trufa txarra bota zak ilargira!
han duk gure izarra zeru gainean gora
ortakotz duk azkarra euskotarren oldarra!
© Manex Pagola