A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BIZITZEAK HIL EGITEN DU
      (2004)

OINAZEA
      (2004)

AURKITU ARTE
      (2004)

NORA EZA
      (2004)

MAITE DUZUN HIRIAK
      (2006)

HERRIGABEAK DAUDE
      (2006)

KAIAREN OIHARTZUNAK
      (2006)

EZEREZARI LURRA EMAN ZION
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

IRAGANETIK ORAINA EZKUTATU ARTE

        Juan Ramon Makuso , 2006

 

 

Iraganetik oraina ezkutatu arte

ene Errenteria inorena zen bitartean.

Fabriken ke artean hiria sortzen zen

iraganetik oraina ezkutatu arte.

Manchester txikia handia zen

umearen begi aurrean.

Handitasuna murrizten zen

euriaren sare herdoilduan.

Ez dut odoletan eraikitako kalerik nahi

gorrotoaren ezpalak baino ez direlako.

Argirik gabeko iluntasuna zabaltzen da

gizakirik gabeko kale estuetan.

Ene Errenteria inorena zen bitartean

iraulia geratu zen herriko plazan bildutako

hiritarren izpiritu izoztuetan.

Hiria sortzear dago sororik gabeko eremuetan,

iraganetik oraina ezkutatu arte.

 

© Juan Ramon Makuso    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko