A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HAIZE BELTZA MENDIETAN
      (1857)

  literaturaren zubitegia  

 

SUPER FLUMINA BABYLONIS

        Jean Duvoisin , 1858

 

 

Babiloniako uren bazterrean

Minez gare jarri ipuru gainean;

Eta han, oi Sion, zutaz oroitzean,

Oro eman gare nigar uharretan.

 

Gure arrabitak zumeliketarik

Dilindan hor daude... beude hor isilik!

Ilki gaituztenek gure herritarik

Galdetzen daukute gure kantetarik.

 

Hunat gaituztenek ekarri gatibu

Entzun nahi dute hango zenbait kantu.

Oi bainan guk nola zer hymno sakratu

Atze herri hunetan kanta dezakegu?

 

Ahanzten bazaitut, Zion onetsia,

Hemen ihar bekit eskuin alderdia!

Oroitzen ez banaiz zutaz, oi herria,

Aho gainari lot daidala mihia!

 

Zutaz beti, zutaz nere asmoetan...

Zurekin gogoa... bihotza zu baitan...!

Zutaz kanpo banu irri bat hortzetan,

Nihon bozten banaiz, hil benedi bertan!

 

Oroit zaite, Jauna, Edomen semeaz,

Zion errausteko egun gogor hartaz,

Edom nola zagon izkola, marrumaz;

Xahu! Xahu dena burdin eta suaz!

 

Babilondar andre gaixtagina, hiri,

Neri egin gaitza bekian itzuli!

Haurra bekiaten bota harriari!

Ez hazala nihork izan urrikari!

 

© Jean Duvoisin    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko