A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN

        Aritz Gorrotxategi , 2002

 

 

Tabernak ate bakarra zeukan arren

jendez gainezka zegoen

Mahaiaren gainean kopak nola husten ziren ikusteko

Jaio zen gizon hankabakarrak

Istorioak kontatzen zituen bitartean

 

Ajedrezera jolasten zuten Erdi Aroko bi erregeen mitoa

Gogararazi zien gazteei

Mendi punta batean piezak mugitzen ari ziren bitartean

Bailaran soldaduak hiltzen ari zirela ezaxolati

Denboraren metafora

Erakutsi zien denei

Baina norbaitek

Denbora ez zela metafora bat adierazi zionean

Makuluarekin astindu zuen buruan

Eta tragoxka bat eman zion kopari

Denboraren metafora garagardoaren bitsean

Dastatzen zuen bitartean

 

© Aritz Gorrotxategi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko