A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GOGOAN DUDANA
      (1972)

HERRI OINPERATU
      (1972)

OBRERO XAHARRA
      (1975)

  literaturaren zubitegia  

 

EZ ZAIOZULA

        Gorka Trintxerpe , 1975

 

 

Urgun doa

ez zaiozula farrik egin

Euskal Herriko seme

euskeraz ez dakienari

ez diozu farrez

hutsunerik beteko!

 

Adarra jo

baina inoiz ez lanik agertu

eguerdian kantari

ari den oilarra bezela

erneak ernaratzen

alferrik ari zara.

 

Behi antzua

emaitzik ez duen zuhaitza

geldirik den erlejua

inguruko gauzak hobetzen

saiatzen ez zaren

euskaldun antzu alferra.

 

Ispiluan

inoiz ikusiko bazina

farrez aure buruari

ekin beharko zenioke

eta ekinen zenuke

baina ez zara ausartzen

ez zara ausartzen...

zeurekiko farragarrikeriak

ikaratzen zaitu ta!

 

© Gorka Trintxerpe    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko