A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HIL NADINEAN
      (1959)

OLERTI
      (1961)

ZER IKUSI URA IKASI
      (1963)

GIZONA KANTATZEN DUT
      (1968)

HARRIEK BADAKITE
      (1970)

  literaturaren zubitegia  

 

ALDIA (KRONOS)

        Juan Inazio Goikoetxea, Gaztelu , 1944

 

 

Zaharra da, bizkarra dakar astuna

ez du hautsitzen halere jarduna.

 

Sutondoan dari, aulkian jarria

bizarra luze, ilea zuria.

 

Artaburuak eskutan aletzen

aleak banaka sutara jotzen.

 

Hor kemenak, hor zaharra ta gazteak

sutara dihoaz bata besteak.

 

Maitasun, ahomen, ederrik oro

errekai, su horrek berak maitago.

 

Ari ta ari dagio lanari

nork atxiki une, nork geldiarazi?

 

Une bat heldu, bestea atzetik

aleak bezela artaburutik...

 

Zaharra da, bizkarra dakar astuna

ez du hautsitzen halere jarduna.

 

Sutondoan dari aulkian jarria

bizarra luze, ilea zuria.

 

© Juan Inazio Goikoetxea, Gaztelu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko