Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ALDIA (KRONOS)
(1944)
HIL NADINEAN
(1959)
ZER IKUSI URA IKASI
(1963)
GIZONA KANTATZEN DUT
(1968)
HARRIEK BADAKITE
(1970)
OLERTI
Juan Inazio Goikoetxea, Gaztelu , 1961
Zerurantz doan egaketa arin,
len beltz ba'zan ere orain oztin,
ta gezi zorrotz elburutzat osin,
eziņera bide amets egamin.
Argi? margo? gezi? ala ego?
eta mintzoan oiartzun betirako
Diana'k esku-eragiz uztai alako,
izarren bidastean aztarren edo.
Eta aratz (or ere nunbait ispillu
etziņalde-argiz barnea dizdizu,
urre-errauts ukieziņaz subizgu,
ez odol-erio, adirnen-sukatillu...)
Orla nabari bekit ire eskutan
betidanik darion Itza sutan.
© Juan Inazio Goikoetxea, Gaztelu