A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DESESPERANTZA
      (1860)

 

ETXEKO XOKOA

        Jean Gorostarsu , 1859

 

 

Orhiko xoria Orhin laketik da bizitzen,

Bere larre-sasietan ez da hura unatzen,

Han zen sortu, han handitu, han hasi zen maitatzen

Han bere umen artean gozoki du kantatzen.

 

Dohatsu harek bezala egiten dakiena!

Orhin sorthu eta Orhin gazte-zahartzen dena!

Ez du jakin nahirik zer den kanpoko ona,

Bainan aldiz gozatzen du etxeko ziona.

 

Bego etxeko xokoa oraino norberari!

Bego aitamen etxola haur zuhur denari!

Etxea beti etxe da, zenbat den itsusgarri,

Kanpoa beti kanpo da, zenbat den edergarri.

 

Etxean pena guziak dirade kontsolatzen,

Etxean zauri minenak noratbait ere hartzen,

Irriak, solas guziak non dirade han baizen,

Gaualdera familia denean bateratzen?

 

Familiako bizia, zein zaren plazertsua!

Zutaz gabetua dena, zertaz den gabetua!

Umezurtza baten pare dabila herratua,

Ezin bere bihotzaren aurkituz sosegua.

 

Zenbat urrikari dudan bizi dena kanpoan!

Bera da beretzateko mundu huntan ostean,

Jendez da setiatua eta da desertuan!...

Laguntza onik ez duke bere behar-orduan.

 

Ahaide txarra hobe da ezenez atze ona,

Atzeak ez du balio etxekorik txarrena,

Hori da alde orotan kurri doan errana,

Baina ongi aditzeko frogatu behar dena.

 

© Jean Gorostarsu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko