Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ALDIA (KRONOS)
(1944)
HIL NADINEAN
(1959)
OLERTI
(1961)
ZER IKUSI URA IKASI
(1963)
HARRIEK BADAKITE
(1970)
GIZONA KANTATZEN DUT
Juan Inazio Goikoetxea, Gaztelu , 1968
Gizona kantatzen dut
bai
gizona
eta ez aingerua
eta ez santua
auek aldaretan dute lekua
gizona kantatzen dut
baņa utzi zaidazute aurretik
potroari lot daukan katea porrokatzen
utzi zaidazute mailluka
bai
mailluka
katen begiak hausten bana-banaka...
onezkero ixildu dira txoriak
onezkero loreak
ez dute usai onik ematen
onezkero gau beltzean datza lurra:
guardia, zer ordu da?
amabik?
ordubik?
au illunbe latza!
giltza behar dut
giltza
libratzeko katetan dagoen gizona
ez naiz lapurra
kide nauzu katetan dagoena bezela
idazu giltza
bai giltza
gero bai
gizona libratzen dudanean
egingo dugu zurruta...
baņa ez didate giltzik eman
eta
mailluka
bai
mailluka egin behar lana...
asi naiz mailluka
marrantatu zait eztarria
baņan
alperrik guzia
alperrik jotzen dute maillukadak
illunbetan galtzen dira
lo-zorro dago guardia
apoten lastai billakatu da mundua...
eta bitartean?
bitartean
katetan datza gizona
atzarria
urrutira zuzenduz begia...
horrela
nola
kantatu gizona?
nola?
alperrik jotzen badute maillukadak
illunbetan galtzen badira?
© Juan Inazio Goikoetxea, Gaztelu