GAZTERI BERRIA
Daniel Landart , 1968
Gau beltzaren ondotik, huna goiz-alba...
Lano nahasiak urratzen dira eta,
Goizeko aire freskoa lagun,
Egun berria agertzen da!
Oilaxko gaztea, laster iratzartzen...
Ta goraki, kukuruka hasten,
Auzoko oilar guziek dutela laguntzen...
Goxoki ohe barnean lo zagon gaztea.
Jauzi batez da jeikitzen
Ta kantuari lotzen:
«Gu gira Euzkadiko gazteri berria,
Euzkadi bakarra da, gure Aberria».
Beztitzen da guztian,
Ta leihoak idekitzean
Senditzen du bihotzean:
Kuraia, goxotasun, bozkario,
Aberriarentzat amodio!
Mendiari beheiti, punpe ta jauzika!
Karriketan gaindi, kantuz ta hixtura!
Gazteri berria, jautsi da herrira,
Artetan botatuz zonbeit irrintzina!
Eskual Herrian barna
Hats bero bat bada.
Ez dakit nundik heldu den
Bainan zerbait bada,
Zerbait berri,
Esperantza emaiten baitu gazteri!
Eskualdun gazteak ez gadue ez lo!
Munduko berrier egun guziez so...
Denbora jin eta, betan bermatzeko
Eskualdun bezala, Euzkotar izaiteko!
Kurri zaitezte, Eskual Herrian gaindi:
Hatxemanen dituzue, ainitz gazte berri
Azkar, airos, erne, gogotik lanean ari
Gurea izan dadin, orai beretik EUZKADI.
© Daniel Landart