NOIZ ARTE JAUNA?
Balendiņe Albizu , 1945
Noiz arte Jauna erbestetuta
sakabanaturik ludian?
Noiz pakean danok batuta
ikusiko gera gure aberrian?
Noiz Jauna gizonak utzi
zurkaitz ta berekoi izaten?
zergaitik ez onbidez jantzi
erriak zoriok izan ditezen?
Noiz gizonaren begiak
noiz ote dira zabalduko?
ta adimen garbiz, alde guziak,
argi ote ditu ikusiko?
Illunpe onetan ero antzera,
gizonak zer egiten duan ez daki,
beste gudaren bildur gera,
Jauna, erruki zaitez, erruki!
O Jauna! gizonen biotzetan
ez dago esker Jainkorik;
alkar maiteko bagendu benetan
ez litzake izango zoritxarrik.
© Balendiņe Albizu