A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ETXEKO XOKOA
      (1859)

 

DESESPERANTZA

        Jean Gorostarsu , 1860

 

 

        Mendiak bete hedoiez,

        Oihan-errekak daude beltz,

Begiak altxatzen ditut, zeruetan izar bat ez...

Nihon ez duket gozorik, ilun bainago bihotzez.

 

        Enetzat ez da egunik,

        Nihoiz ere iguzkirik,

Ez hila eta halere hobian nago bizirik,

Ez, enetzat gehiago zeruak ez du argirik!

 

        Habil, habilkit bizia,

        Urrunt hadi, gezurtia,

Atseginak agindu-ta, minez betea nauk guzia,

Habil, utzak, utz gorputz hau orotarik biluzia.

 

        Lore guziak arantze,

        Uki guziak oinaze,

Ni naiz amaganik sorthu jasaiteko hunenbertze

Ez da enetzat izanen ez ganbio, ez eztitze?

 

        Xoporro mendi gainean,

        Iguzki eder denean,

Kapera bat ageri da bi harri beltzen artean,

Elurra ez zen hain xuri gan den negu bihotzean.

 

        Boz bat etorri zait handik,

        Gabaz lo nindagolarik,

Entzun ez dut behin ere hain kantu xarmagarririk,

Ene bihotza pilpiraz gelditu da zoraturik.

 

        Nor da niri mintzo dena,

        Eztiki deitzen nauena?

Ni naiz minen gozatzaile, Arrantze-gaineko Ama,

Oi haur inkoniatua, laster egizu ni gana.

 

        Zeru goratik lurrera,

        Arantze baten gainera,

Gure Ama guziz ona, bihotz ezti, bihotz bera,

Zu zare jautsi zarena gizonen kontsolatzera.

 

        Hemen naiz zure oinetan,

        Dena nigar uharretan,

Ama ona, har nezazu otoi urrikalmendutan,

Gaixtaginen asperrari gorde zure besoetan.

 

© Jean Gorostarsu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko