A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NOIZ ARTE JAUNA?
      (1945)

ORINOCO IBAIA
      (1945)

ZU TA NI BAKARRIK
      (1972)

  literaturaren zubitegia  

 

LUDI BERRIA

        Balendiņe Albizu , 1972

 

 

Gaurko gazteen etorkizuna

da buru-auste aundiena,

idealismoa tinko dutela

berak, garaituko dute dena.

 

Askotan bildurtzen gaitu

ludiak egin duan bira,

ta gaurko gazteen aurka

gauz asko esaten dira.

 

Ez degu bildur izan behar,

gazteak daude aurrera begira,

beren eskuartean ikusi nai dute

goi ta be, batean al ba dira.

 

Adimena argitu zaiete

guretzat debekatua zana,

berak erreztasuna dute

ikasi ta ikusteko dena.

 

Aurrera gazte! Atzera ez begiratu!

Illargira eldu; Marte'n ia gera!

zuen mundu berri eder ontan,

izango da guziontzat zorion ederra.

 

© Balendiņe Albizu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko