A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZORIONA TA ITUNA
      (1959)

EURIA ETEN BAGA
      (1959)

ARRATS-APALEAN
      (1959)

  literaturaren zubitegia  

 

OGEITALAU URTEZ

        Jaime Kerexeta , 1959

 

 

Ogeitalau urtez

il zan araneko

atsegiņa;

aren ondoren

galdu zan udako

neska-miņa.

 

Eun lore-sorta

ta orbelak —maitez—

illobian;

ego-aizea,

illeta-eresiz,

areiztian.

 

Zortzi egunez

ekin eutsen andrak

otoitzari,

ta zortzi gauez

odeiak —samurki—

negarrari.

 

Eta urrilgo gau

zoragarri baten

illargitan

—adi, biotzok!—,

soiņu au entzun zan

urrutian:

 

«Egin bizitzan,

gazteok, maitasun

illezkorrak;

landu zuekan

adiskidetasun

betikorrak!»

 

© Jaime Kerexeta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko