Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ZORIONA TA ITUNA
(1959)
EURIA ETEN BAGA
(1959)
OGEITALAU URTEZ
(1959)
ARRATS-APALEAN
Jaime Kerexeta , 1959
Arrats-apalean, udazken-bakean,
alai, bizkor, argi, txistua zelaian:
izango ete-da «Arin-arin»
neska-mutillen eresi-min?
Ez dakit. Biotzak baiezkoa diņost;
aize-otsak bere, poz-baietza damost.
Utsik egin daike biotzak?
Ezetzean nago... Amesak!
Ta bizkar goren au eguzkitan dago;
oroi dagit nitzaz: geisoik ete-nago?
Au jakiņik, ez dot negarrik:
Goi-bidea dakust zabalik!
Gure maitasuna daukagu geisorikl!
—zer da maitasuna gogo-bake barik?—
Berak dakarsku zoriona,
bera baita goi-ondasuna!
© Jaime Kerexeta