Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
PIZKUNDE-EGUZKIA
(1930)
ANAI-ARTEKO GUDATEAN
(1936)
BARNE-IZKETA
(1952)
ILLETA-ERESIA
Jautarkol , 1926
Ia negarrez igotzen nintzan
kanposantura lenago;
orain billera txoroak baņo,
kanposantura naiago.
bakardadea orain naiago
dantza ta iskanbilla baņo:
argatik pozez arratsaldero
noa kanposanturaņo.
Badakit orain nola ari illekin
ixil-ixilik izketan:
orra zergatik gizonagoa
len baņo naizen benetan.
Adiskideak...! Ez egin negar
iltzen naizen egunean:
Zergatik nehar, gaur gaitza junda
euzkia piztu danean?
Biotzez ta aoz otoitz beroak
egan bidali Zerura...
T'esan; Gaur il da Euskal Erriko
olerkari gaxo ura.
Adiskideak...! Ez egin negar
nere illobi bazterrean;
exeri t'egon ixil-ixillik
nekin izketa luzean.
Arrizko gurutz aundi bat baizik
ez nere gaņean jarri;
eta lorerik zeren eskutan
aruntz netzat ez ekarri.
Baņan, ez kendu gurutz-alboan
jaioko dan untz-orria,
ta ez uxatu gurutz-gaņean
kantari dagon txoria...
Nere illobiko gurutz
arrizkoa
esnatu arte zaindu
nere loa.
© Jautarkol