A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ILLETA-ERESIA
      (1926)

ANAI-ARTEKO GUDATEAN
      (1936)

BARNE-IZKETA
      (1952)

  literaturaren zubitegia  

 

PIZKUNDE-EGUZKIA

        Jautarkol , 1930

 

 

Egun-argitze alaitsu baten dirdits gorriaz

gorritu ziran mendiak:

argi legunez argitu ziran illunez zeuden

Euskalerriko bidiak.

 

Eusko-semeak, argi ta sutsu, alkarren leian

zebiltzan goruntz naiean

euskal-biotzan txertatutako mendu gazteak

ernetzen zeuden artean.

 

Poz-egunaren itxaropenez, biotzak sutan

zeuzkaten eusko-mendiak:

egunsentiai agur egiten kantari zeuden

euskaldun olerkariak.

 

Baņa Aizkorritik zear bat-batez sartu zan egan

eusko-errien barena

egazti beltz bat, eusk-odoletan gorritu nairik

mokoan zeukan eztena.

 

Illundu ziran Euskalerriko bideak beriz,

laņotu egunabarra...

Negarrez ta antsiz, lotsaz dardaraz berriz jarri zan

Gernikako zugaitz zarra.

 

Mendira igesi laisterka asi zan negar-zotinka

Ama Euskera gaxua...

Zapi zar-beltzez estali zuten Maitagarriak

beren urrezko burua.

 

Gau luze batek zabaldu zuan estalki beltza

Eusko-errien gaņera,

ta, jaun ta jabe, txistu t'orruka, Baso jaun gaitza

zebitlen menditik bera.

 

Baņa bein nere mendi-bordako leio zarretik

zerurontz beira negola,

izar berri bat ikusi nuan, ta su berriaz

piztu zitzaidan odola.

 

Ta izartxoaren erraietatik janzki zuridun

andre eder bat agertu zan,

laņo barrendik ilargiaren zilar-izpiak

agertu oi diran eran.

 

Ego-aizeak azkatutako urre-mataza

zirudin aren illeak

aren arpegi ta soņekoak, egunsentiko

argi-izpi sotil ta meak.

 

Ez zan ametsa... Murumendi'ko arkaitz-zuloan

bizi dan Maitagarria:

Basojaunaren etsai garaille, gure ipuiņ zarren

gordailu ta zaindaria.

 

Bera jeixten da lotan dagoan aingeruaren

seaska bero-aldera.

ta aurrai musu bat, sutsu, eman ta esaten dio:

«Olerkari izango zera».

 

Berak ikutu eztiz igurtzi oi du euskaldun

olerkari-bekokia,

t'erein biotzan, olerki-lore mardul-liraņak

sortzen dituan azia.

 

Berak lotutzen ditu maitale-biotz garbiak,

ta aldentzen biotz gaiztoak:

berak basoan zaindu oi ditu nekazariak,

artzai ta ikazkiņ zintzoak.

 

Ez zan ametsa... Gauaren magal beltzean berriz

jaioko zala euzkia,

olerkariai gaztigatzera pozez zetorren

Murumendiko Andria.

 

Orra euzkiak illuna urratu, t'egunabarra

Euskalerrian agertu...

Olerkariak, ganbara-zoko autspean zeuden

zuen ereskiņak artu!

 

Ta abestu zoli, lotan daudenak esnatu-arte...!

Jaio da egunsentia...

Zuen olerki gartsuaz piztu euskal-ortzean

laister eguardi-euzkia.

 

© Jautarkol    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko