A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ILLETA-ERESIA
      (1926)

PIZKUNDE-EGUZKIA
      (1930)

ANAI-ARTEKO GUDATEAN
      (1936)

  literaturaren zubitegia  

 

BARNE-IZKETA

        Jautarkol , 1952

 

 

Ez jun, ene biotza, baratzara,

alako loretxoa usaitzera:

pozoidun intza dauka ta ilko zera.

 

Mendi-tontor artara gaur, biotza,

ez igo, an baitago gaur mirotza,

antxe dezu zure zai eriotza.

 

Ez jun usotxoekin garieta,

eiztaria an baitezu gaur gordeta,

aspaldian zu il-naiez dabil-eta.

 

Ez jun zure egarria asetzera

ango bide-ondoko ibaiera:

ur-ertzean egarriz ilko zera...

 

Zoaz, ostera, laister aldarera,

ezti-tantoz ezpaņak bustitzera,

aragi dan ogiaz indartzera.

 

Zoaz, an ikusiko eguzkia

elur-soņeko biziz estalia:

antxe babes alaia, kai eztia.

 

Uso garbiak aruntz garieta,

t'eztaria, ogitan zai, gordeta:

uso orok, alai, aren besoeta.

 

Oso oiekin, biotza, ega zaite,

jan ta jan gari ori, ase-arte:

eiztariak ez zaitu

ilko, maite.

 

© Jautarkol    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko