A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

FERIETAKO GOZOAK

        Jean Hiriart , 1858

 

 

Joan nintzan merkatura

Ai, zer fortuna!

Espalakoin erostera,

Burriko baten saltzera,

Ahaha! ene plazerra!

 

Bidean nindoalarik

Alegerarik

Uria hasi zerutik,

Babazuza hedoietik,

Ahaha! Non dut idorrik?

 

Larruraino trunpaturik

Eta freskorik,

Ikusi dut Ezpeleta,

Ai zer hango jendeketa!

Ahaha! Nolako besta!

 

Abiatu niz hautatzen,

Espalakoinen,

Sator bat barnetik ikusi,

Ene astoa ihesi,

Ahaha! Zoinen zen bitzi!

 

Buruz buru egiten du

Mur de Jaun Petut,

Bilatzen nau zor dudala,

Laster paga dezadala,

Ahaha! Balitz ahala.

 

Erosi dut bi antxu,

Egin dut tratu...

Hogoira urte bazuten,

Deusik ikusten ez zuten

Ahaha! Itsu baitziren.

 

Lagunek irri egiten

Eta trufatzen,

Antxu hetan engainatzen

Segur ainitz errex baitzen,

Ahaha! Hortzik ez zuten.

 

Ihes noa ostatura,

Leku itsura!

Hasi ziren makilaka

Alde orotara joka.

Ahaha! Ai nik zer zafla!

 

Agertu ziren jandarmak

Bai gizon latzak!

Lotu zaizkitan lepotik

Eraman preso harturik.

Ahaha! Mainotaturik.

 

Gartzelatik ateratu

Eta gosetu

Eskua sakelan sartu

Eta handik moltsa galdu...

Ahaha! Banuen dolu...!

 

Zer eginen dut bada nik

Ez badut sosik?

Itzul begiak ilunik

Eta hertzeak zimurrik.

Ahaha! Gutti kontentik.

 

Etxalde nindoalarik

Tripa arinik,

Erortzen naiz ixtilera,

Anbiltzen zupu barnera.

Ahaha! Ene ederra!

 

Etxeratu naizenean

Andrea bortan,

Abiatzen zait mokoka

Hordi txar eta banditka.

Ahaha! Zer afaria!

 

Mur de Burriko ihesi,

Moltsa ebatsi,

Antxuetan enganatu,

Trufak hartu, preso sartu.

Ahaha! Ez naiz afaldu!

 

Uzten ditut merkatuak

Eta feriak,

Zentzatzeko panparriko

Eta nahigabe asko.

Ahaha! Sobra behingo!

 

© Jean Hiriart    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko