Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BEGI NINIEN AITZINETIK
(1996)
URKIAREN DARDARA
(1996)
KALEAN...
(1996)
EGUN URDINAK
Maite Urkia , 1996
Ilunabar gazte haietan
uste izaten zuen
surf ohol batean
zeharkatuko zituela
bizitz…o lautadak,
zorabioaren haize leunak eraginda.
Loa bere hegoak
hedatzen hasten zenean
armairu apailatuen ondoan,
leihoaren dardarak
astintzen zuen ohean,
PaPerezko urrearen bila
Joaten ziren barkuen deia
igarotzen baitzen gauero,
gainezka zegoen esne katilutik.
Orduek
ez zuten geldirik egon nahi izaten
harrobi zaharreko
mendi mutuen artean,
eta sahatsak loratzen ziren urtero
neguko suaren gainean,
egun urdinak igarrita.
Maleta batean sartuta
izpirituaren kiliak asetzera
irtetzean,
samin antza bebatu zion
iraganaren muzinari,
larunbat arratsetako
poema euritsuak
eramatea ahaztu gabe.
Merkatuan bi kilo adore
eta botila berde bat erosirik
erreka bazterrari eman zizkion
handik gutxira,
ostarteak zabal zitzaten
burrengo geltokira eramango zuten
autobusaren sapaian.
© Maite Urkia