Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BEGI NINIEN AITZINETIK
(1996)
EGUN URDINAK
(1996)
KALEAN...
(1996)
URKIAREN DARDARA
Maite Urkia , 1996
Katedrala ikusten zen urrunera
geltokira hurbiltzean.
Urria zen, arratsaldea,
eta iraganeko sentimeu gesalduak
zeramatzan aideak,
udako gariaren usain horia bezala.
Bidaiariak
alfonbra hegalaria eskatu zion
urrineko ipuinari,
huarte berriko sakan lausotuetan
amiltzeko beldurrez.
Geltokian zegoen
eta iluntzean
maindire berriek xukatuLo zuten
bere zalantzen izerdia;
TchaikovskIren zisneen kantua
adituko gau ilunaren hasieran,
baina hura guztia jakinik ere,
egun batean lurraldez aldatu zuten
urkiaren dardara somatu zuen
eta harekin batean,
uharte berrira abiatzearen zirrara
lotu zitzaion
tximeleta maiteminduen
tinkotasun berarekin.
© Maite Urkia