A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ALIS UBO
      (1987)

ENBATAREN BULTZADA
      (1991)

NIRE BEGIA
      (1991)

  literaturaren zubitegia  

 

DENA DAGO DENEAN

        Karlos Santisteban , 1987

 

 

Ura da urago

erreketara jaitsia.

Haritza da haritzago

hariztian bilduta.

Eskua da eskuago

besoetatik zintzilik.

Galtzarbea da galtzarbeago

usainez nazkagarri.

Mendia da mendiago

ortzetik hurbilean.

Zerua da zeruago

eguzkiz galdatua.

Poema da poemago

odolez erditua.

Poesia da poesiago

poesiatuz bizitza.

 

Herria da herriago

LIBRE.

 

© Karlos Santisteban    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko