Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
OMEN BAT BIOTZEZ
(1955)
GARIZUMAN, GOGARTEZ
(1955)
MAITA LEGEA, NOLA?
(1959)
MAITEMIN-XIRIA ALA NOLA UR-TANTOA
Jose Agerre , 1949
1
Leen ur-tanto
Goi-gora
Jaunaren eskuak
Dakarra.
Ari ta ari jauzirik,
Ur-tantoek sortzen maizenik
Urmena.
Urren-urrenak, iturriyak;
Iturriyen, ondoan, errekak;
Miresgarriyak ager zaizkigu
Goiko Jaunaren eginak.
Ur-laster oyek, xurru-xurruka,
Oro batera bilduki,
Ibai tarruak bai eta ere
Apaintzen tuzte polliki.
Ibai tarruok urandik eta
Urandi gaitzek itxasoa;
Bete-bearrak direla minki
Dagokioen legea.
Gauzak erako direlarikan
Gertakizunak ditezen,
Izanbearrak ez uste gero
Bertan bera makurturen.
2
Maire-xiriyak
Lenbizian
Koxkatu nindun
Biyotzian.
Ta koxke onekin asirik
Maite sorgiya baidut nik;
Ur-iturriyen antzera
Maite-iturriyak berera.
Legarrez legar jauziz zurrutak
Ibai-beharrez ametsa;
Ara berian maire-iturriya
Andi-bidean jarri da.
Lur-errayetan xirripak franko,
Franko nasai ta ugariyak;
Maite-sabietan kezka gutiago
Ez du, ez noski, maitariyak.
Ur guztiyeri zintzo-zintzotan
Aterabide eman bear da;
Ateka gaixtoan gerta litezke
Barnean urak itota.
3
Xirikaz
Txirrinta
Oarkabez
Sortu da;
Txirrintak gogo min
Pixtu du isiya;
Gogoak du sumin
Bai leya.
Ta leyak du egin
Oi! Su tzar aundiya.
Maitari-minak edaturikan
Inoren baitan eskumen,
Unat elduak ttantto ttipiak
Urandi gaitzak izaten.
Nai bazenuke berartakoan
Biyotz-indarra mugatu
Ala litzake nola itxasoko
Urak tentun motz giltzatu.
Itxu gogortzen baldin baaiz
Mendi pikuak lurratu naiz,
Buruz beera jarriki,
Alperrik abil aleginean,
Urandi gaitzak ezinbertzean
Ttantto barnerat ekarri.
Ola bailtzak, neuk nezakiat
Maite-itxasoa leen xirirat
Atxiki.
© Jose Agerre