Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MAITEMIN-XIRIA ALA NOLA UR-TANTOA
(1949)
GARIZUMAN, GOGARTEZ
(1955)
MAITA LEGEA, NOLA?
(1959)
OMEN BAT BIOTZEZ
Jose Agerre , 1955
Errion izan dugu txori bat kantari;
Lilura zen entzuten ura kantuz ari;
Engoitik ez diogu entzunen areri.
Kantariak itzaliz biotzak mine du.
Gaiarre-Sarasaten Gau ila-k diardu;
Aizina-belogiak damua ez kendu.
Naparroan ortzea yoria zen argiz,
Bi zuziok zituenean oin disdira biziz;
Mundua zen argitua edadura guziz.
Aingerurik ez, zeruak ulertzen da nekez,
Ala nola aldarea apezen eskasez,
T'ertigabeko erriak, inoletan ezez.
Iruņak soin ta gogoz egina du omen
Txori bati arrotuz sekulako aipamen,
Aburu batez jaia bestatu bear beitzen.
Oro geunden inarrosik buru ta biotzez
Don Segundo, leena pil-pilkan ikarez,
Aatik zoli abesten lengo obenetan lez.
Geroan ere etorko txoriak bai eiki
Erriak beitu zaina ortakoz ausarki;
Euzko-kantuen ontzen nola dakin onek
Badire noski junen zenbeit urte luzek,
Badire noski junen zenbeit urte luzek.
© Jose Agerre